miércoles, 6 de marzo de 2013

Haurren eskakizunak



Bideo oso polita eta gure etorkizuneko lanbideri estuki lotuta.... entzun ditzagun umeen nahiak, umeen hitzak!

miércoles, 13 de febrero de 2013

Proposamen didaktikoaren lehenengo zirriborroa


EUSKAL HERRIA ETA MUNDUA


        PLANIFIKAZIOA:

-          Nora joan zarete oporretan? Edo nora gustatuko litzaizueke joatea?
-          Nola joan zarete? (hegazkinez, autoz, trenez…)
-   Irakasleak herrialde desberdinetako objektu edo ezaugarri bereziren batzuk klasera eramango ditu haurrei erakusteko. Honek bide emango digu ondoren kontinenteak azaltzeko.

-          Kontinenteak azaldu.
o        Kontinente kopurua
o        Kokapena
o        Janzkera
o        Elikadura
o        KAIXO nola esaten den herrialde bakoitzean( honekin abesti bat sortuko dugu).


  1. Jarduera. Munduko mapa egin.
-          kontinenteak kolore ezberdinez bereiztu.
-          Gelakideen argazkiak lurralde edo aukeratutako herrialdean  jarri

-          Denak ez dutenez herrialde berdinak aukeratuko, konturatuko dira  KULTURA EZBERDINAK daudela.

-          Beraz, ondoren kulturetan oinarrituko gara.


2.jarduera: Herrialde bakoitzeko janzkera lantzeko.

Gelako ume bakoitzak aukeratutako herrildean erabiltzen duten arropa ekarriko du gelara. Besteei erakutsi eta azaldu.

  1. Jarduera:  Ze elikadura mota?

Ume etorkinen gurasoak eskolara gonbidatu beraien herrialdean jaten duten plater bereziren bat prestatzeko. Ondoren, gelakideek probatuko dute.

  1. Jarduera: Abestia

Landu ditugun lurraldeen hizkuntza ezberdinekin (kaixo hitza) landu eta abesti bat sortu.





jueves, 31 de enero de 2013

2. LAU HILABETEA - Klaseko lehehengo egua-

2013/01/30

Gabonetako oporretatik bueltan, gure talde laneko behaketaren aurkezpena eta bakarkako esku - hartzearen aurkezpena ondo burutzeko, hona hemen gelan burututako lehenengo ariketa. Bertan, aurkezpenetan zerk funtzionatzen duen eta zerk ez adierazten dugu:

Zerk bai.

    Naturaltasuna.
    Lankidetza.
    Erabilitako materiala.
    Lanarekiko segurtasunak asko laguntzen du.
    Orijinaltasuna (motibazioa)
    Amaieran sintesi bat burutu.
    Galderak erantzuteko aukera eman.
    Dinamikoa izatea.
    Hartzailearen esperientzietara hurbildu.
    Jarduerak proposatu ikusleak parte hartzeko (denboraren kontuan)
    Umorearekin nahastu.
    Testuingurua kontuan hartzea.
   

Zerk ez:

    Irakurtzea.
    Urduritasuna.
    Tonua.
    Aurpegietara ez begiratzea.
    Luzaera.
    Koletilak (eee, eee, / ezta, ezta…).
    Teorian bakarrik zentratzea.
    Azaldutakoa argia ez izatea.
    Gorputz jarrera
    Ideia garrantzitsuak argi ez egotea.
    Gaia aspergarria izatea motibazioan kalte/jarrera aurkezterakoan.


Jarraian, ideia hauek kontuan hartuta proposamen didaktiko bat osatu behar dugu. Baina horretarako, eskola tradizionala eta eskola berriaren ezberdintasunak jakitea ondo legoke.

2. Ariketa.  Zer desberdintzen du eskola tradizionala eta berria (helburu orokorrak)?

TRADIZIONALA
-    Hezitzaile eta haurren arteko distantzia LUZEA.
-    Arlo afektiboa ez zen asko lantzen
-    Gorputzaren mugimenduari ez zitzaion garrantzi handia ematen.
-    Haurra ez zen kontuan hartzen gaiak lantzerakoan.
-    Metodologia mugatua.
-    Lan egiteko aukerak (irteerak).
-    Errespetua lantzeko bide gogorra.
-    Zigor gogorrak.
-    Haurrek behar duten espazioa ez zen errespetatzen.
-    Giroa oso intentsua, ejertzito formakoa. 
-    Konpetentzia sustatu.
-    Ebaluatzeko modu bakarra.
-    Hezitzailea protagonista.
-    Ikasi memoriaren bitartez.
-    Emozioak ez dira lantzen
……………………………………………
-    Haurrei hitz egiteko aukera gutxi.
-    Haurren iritzia ez zen kontuan hartzen.
-    Haurraren eta hezitzailearen arteko iritziak berdinak izan behar ziren, bestela zigorrak.
-    Ahozkotasuna ia ez zen lantzen.
-    Akatsak: zigorra.
-    Hitz egiteko beldurra.
…………………………………………………
-    Hizkuntza bakar batean lantzen zen.
-    Beste hizkuntzak ez ziren errespetatzen.
-    Haurren ama – hizkuntza ez zen kontuan hartzen.


BERRIA

-    Hezitzaile eta haurraren arteko distantzia LABURRA
-    Afektiboari garrantzia handia.
-    Gorputzaren mugimenduari garrantzia
-    Haurraren motibazioari garrantzia ematen zaio.
-    Metodologia irekia. (proiektu zabala)
-    Lan egiteko aukerak (irteerak) gehiago dira.
-    Errespetua lantzerako orduan haurra errespetatzen dute.
-    Zigorrak ez dira fisikoak.
-    Haurren nahiak oso presente daude.
-    Giroa naturalagoa, haurraren ongi izatean pentsatua.
-    Taldeko lana, solidarizazioa.
-    Ebaluatzeko modu ezberdinak (haurraren iritzia kontuan hartu)
-    Haurra protagonista.
-    Ikasi esperientziaren bitartez.
-    Emozioak, enpatia oso presente.
………………………………………………..
-    Haurrek hitz egitea garrantzitsuenetariko ideia bat da.
-    Haurraren iritzia oso inportantea da.
-    Haurrak iritzi ezberdinak izatea ona da.
-    Ahozkotasuna une oro lantzen da (ipuinak, kantak…)
-    Akatsak : ikasteko prozesua.
-    Hitz egiteko askatasuna.
………………………………………………….
-    Hizkuntza bat baino gehiago lantzen da.
-    Haurren ama – hizkuntza oso kontuan hartzen dute.
-    Atzerriko hizkuntzei garrantzia ematen zaie.