miércoles, 13 de febrero de 2013

Proposamen didaktikoaren lehenengo zirriborroa


EUSKAL HERRIA ETA MUNDUA


        PLANIFIKAZIOA:

-          Nora joan zarete oporretan? Edo nora gustatuko litzaizueke joatea?
-          Nola joan zarete? (hegazkinez, autoz, trenez…)
-   Irakasleak herrialde desberdinetako objektu edo ezaugarri bereziren batzuk klasera eramango ditu haurrei erakusteko. Honek bide emango digu ondoren kontinenteak azaltzeko.

-          Kontinenteak azaldu.
o        Kontinente kopurua
o        Kokapena
o        Janzkera
o        Elikadura
o        KAIXO nola esaten den herrialde bakoitzean( honekin abesti bat sortuko dugu).


  1. Jarduera. Munduko mapa egin.
-          kontinenteak kolore ezberdinez bereiztu.
-          Gelakideen argazkiak lurralde edo aukeratutako herrialdean  jarri

-          Denak ez dutenez herrialde berdinak aukeratuko, konturatuko dira  KULTURA EZBERDINAK daudela.

-          Beraz, ondoren kulturetan oinarrituko gara.


2.jarduera: Herrialde bakoitzeko janzkera lantzeko.

Gelako ume bakoitzak aukeratutako herrildean erabiltzen duten arropa ekarriko du gelara. Besteei erakutsi eta azaldu.

  1. Jarduera:  Ze elikadura mota?

Ume etorkinen gurasoak eskolara gonbidatu beraien herrialdean jaten duten plater bereziren bat prestatzeko. Ondoren, gelakideek probatuko dute.

  1. Jarduera: Abestia

Landu ditugun lurraldeen hizkuntza ezberdinekin (kaixo hitza) landu eta abesti bat sortu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario