viernes, 21 de septiembre de 2012

Lehenengo saioa (II)

AUTOREEN TEORIAK:

  • SKINNER, Teoria konduktista. Estimuluen bidez garatzen den lengoari dagokio. Zerbait ondo egiten denean saria jasotzen da eta aldiz gaizki egiten denean zigorra edo saririk ez. 

Adb: -Zer da hori? (kasurik ez). - Zer da hori? (biziketa). - Bizikleta. -Oso ondo!



  • CHOMSKY, Gramatika sortzailea. Hizkuntza guztietarako egitura/ estruktura komun batzuk ditu. Haurrak jaiotzez gramatika irizpide hauek ditu.

Adb: “Yo sabo”. Haurrak seguraski inoiz entzun ez duen esaldi bat da, baina berezko gaitasunari esker estruktura aplikatzen du.



  • PIAGET, Gauzen errepresentazioa lortzen du joku sinbolikoaren bidez. Haurrak errepresentazio bat egiten du eta ondoren izena jartzen dio. Jolasa, marrazketa, imitazioa...

Adb: Haurrak tenedore bat hartzen du eta espata bat izango balitz bezala erabiltzen du ! Ni pirata bat naiz” esanez, joku sinbolikoa.



  • VIGOSTKY. Besteekin harremanetan,interakzioan, gizartearekin lotura. Helduaren harremana haurrarekin eta baita gizarteak haurrari egiten dion eragina. Haur-guraso harremana, galderak egin, balbuzeoa, giro egokia sortu...

Adb: Gurasoek haurrari euskara batuan egiten badiote haurrak ere euskara batuan hitz egingo du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario