lunes, 29 de octubre de 2012

AZTERKETARAKO EDUKIAK



1. IRAKURGAIA (NOLA IKASI HIZKETAN?)
-  Teoria motak (Zein teoria eta zer esan)

2. IRAKURGAIA ( GARAPEN FASEAK)
- Zeintzuk dira garapen faseak? Ezaugarri nagusiak?

3- 4 IRAKURGAIA (IKUSPEGI KOMUNIKATIBOA eta BIGARREN HIZKUNTZA)
- Zer da ikuspegi komunikatiboa? Bereizi ikuspegi komunikatiboa eta tradizionala (konparatu).
-  Euskera ez den beste hizkuntzetara jo dezakegu zara irakasle bezala? Bai? ez? Zergatik?

5. IRAKURGAIA ( AHOZKOA IKASGELAN + AHOZKO HIZKUNTZA LANTZEN)
- Ahozkotausna ondo lantzeko zein dira gako nagusiak? + GAKOAK (powerpoint)
- Generoak lantzen


6. IRAKURGAIA (HEZKUNTZA DIALOGIKOA)        
- Zer da hezkuntza dialogikoa?
- Hikzuntza dialogikorako estrategiak


8. IRAKURGAIA (MATEMATIKA)
-Enuntziatu matematiko bat egiterakoan ahozkoaren aldetik zein irizpide hartu kontuan?
- Zer egin dezakegu arlo guztietan hizkuntza lantzeko?

9. IRAKURGAIA ( DEKRETUA)
- Landu ditugun galderak

Haur Hezkuntzako dekretua aztertzen

1) Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?
Bai, garrantzia ematen dio. Nahiz eta komunikazio mota ezberdinei buruz hainbat aipamen egin ahozko hizkuntzari bloke oso bat eskaini egiten dio.


2) Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?

Bai,esan genezake ikuspegi komunikatiboa erabiltzen dela. Azken finean hizkuntza bera tresna bezala erabiltzea proposatzen du. Hona hemen adibide batzuk:

-    “Komunikazio-trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz entzutea…)”.
-    “Norberaren eta besteen komunikazio-asmoetara gero eta gehiago egokitzea.”
-    “Hizkuntzaz kanpoko zeinuak ezagutzea eta, pixkana ka, haiek erabiltzea (intonazioa, keinuak, aurpegi-adie razpena), komunikazioaren esanahia sendotzeko.”


3) Egokia iruditzen al zaizu erabiltzen duen ikuspegia?

Bai, baina hala ere zenbait hutsune sumatu ditugu. Hala nola, ahozko hizkuntza sustatzeko zenbait estrategia proposatzea edo ahalbidetzea eta ahozko komunikazioa egoki bat lantzeko egoera aproposen bat zehaztea adibidez. 

Klasekideen ekarpenak:

Proposatzen den hiztegia aproposa da, edozeinek ulertzeko modukoa.

Irakasleak prestatuta daude bertan agertzen dena aurrera eramateko? Metodologiaren edo irakaslearen arazoa da?


Irakasleek hori praktikara eramateko denbora nahiko dugu? Ondo prestatuak gaude?

Argibide onak ematen ditu baia “papel bat” izaten jarraitzen du.

Hain ondo eginda badago, zegaitik ez da betetzen? Bertan planteatzen denaren eta errealitatean egiten denaren artean zegaitik dago hainbesteko aldea? Beharbada bakoitzak dokumentu hori interpretatzeko era desberdina dugulako.

lunes, 22 de octubre de 2012

Matematikako buruketa aztertzen


Gure taldeak ateratako ideia nagusiak:

o   Matematikako problemak ebazterako orduan, ikasleentzat zailak diren zenbait elementu azaltzen dira, hala nola, enuntziatuen testu isolatuak ulertzeko arazoak, sinoimoak, hitz ambiguak…

o       Hau horrela, irakaslearen funtzioa bitartekari lana egitea izango da, ikaslea testuinguru zehatz batean murgilduz eta erreztasun linguistikoak eskainiz.

o       Horretarako zenbait bakliabide erabiliko ditu:
§         Enuntziatu eta kontestuaren arteko loturak ezarri.
§         Bakarkako eta taldeko irakurketa bultzatu
§         Irakurritako arazoa bere hitzekin azaltzea
§         Ikasle guztien ulermena ziurtatu  




Gelan guztion artean komentatutakoa:

-  Ikasleen aurreko ezagutzak ez dira kontuan hartzen.
-  Irakasleek zubi lana egiten du
- Enuntziatuak ez dira banatzen hobeto ulertzeko. Alde batetik, datuak eta bestetik, planteatzen den galdera.
- Informazioa aurkeztean ahalik eta hiztegi errazena erabili, hitzen esannahiak ondo ulertu ahal izateko.
- Puntuazio markak oso garrantzitsuak dira. Horiek txarto jartzen badira, enuntziatuaren esannahia guztiz alda daitekeelako.



lunes, 15 de octubre de 2012

Irakaslearen gida-liburuak aztertzen


A., Gassó, Propuestas didácticas. Pepito, el topito.4 años/ 1.trimestre , 47. orri, 2010, Edit. Casals, Bartzelona.

  1. Zertan datza ariketa?
 Aukeratu dugun proposamen honetan haurrekin ilarak egiterako orduan sortzen diren gatazkak bideratzeko zenbait argibide ematen dira. Horretarako haurrek iladak egiterakoan sortzen diren gatazkak antzeztu beharko dituzte bakoitzak rol bat hartuz (aurreratu egiten dena, jo egiten duena, kolpea jasotzen duena,etab.). Ondoren irakasleak zenbait galdera planteatuko ditu, hala nola, “garrantzitsua ahal da iladan lehenengoa izatea?”, “zergatik?”, “gustatzen ahal zaigu beste baten bultzakada jasotzea?”, “ aurreratzen garenean beste klasekideak kontuan hartzen ditugu?”, etab. Galdera hauen bidez ikasleek gaiaren inguruan pentsaraztea bilatzen da, arazoari konponbide demokratiko bat aurkitzeko.

  1. Ariketan ahozkotasuna zelan lantzen da ?
Ariketan argi eta garbi ahozkotasuna landu egiten da. Haurrari bere sentimenduak, iritzia, esperientziak, ideiak,etab. hitzen bidez helarazteko lekua ematen zaio. Modu berean, ahozkotasuna hainbat norabideetan landu egiten dela ikus daiteke (ikasle-ikasle, irakasle-ikasle, ikasle-irakasle). Azken finean, irakasleak zenbait galdera planteatzen ditu haurraren sentimenduak ateratzeko eta dituzten ideiak eraldatu ahal izateko. Guzti honekin, haurraren komunikazio gaitasuna landu egiten da, etengabe ahozkotasunari garantiza emanez.

  1. Gure ekarpenak:
Oso ariketa egokia iruditu zaigu haurrekin lantzeko. Batez ere rol-play-aren bidez balore asko landu egiten direlako (enpatia, laguntasuna, errespetua, konpromesua…). Hala ere, jarduera hau burutzeko irakasleak hainbat gauza argi izan behar dituela uste dugu:

    1. Haurraren iritzia errespetatu beti ere euren argudioak esatera bultzatuz.
    2. Egoera kontrolatzeko baliabideak eukitea eta hasi baino lehen zenbait argibide ematea ( jolas bat dela gogoratu, kideak errespetatu behar ditugu, ez gara haserretu behar…).
    3. Emozioak azaltzea ikasleei dagokie, beraz, irakasleak ez luke esan behar ikasle batek zelan sentitu daitekeen.
    4. Garrantzitsua iruditzen zaigu, behin jarduera amaituta horrelako egoera bat berriz ere planteatzen denean, jarduera honetan agertutakoa haurrei birgogoratzea.


domingo, 14 de octubre de 2012

Taldeko diseinua


IKERKETA LANAREN DISEINUA

-  Zer ikertuko dugu?
-  Nola egingo dugu ikerketa? (zenbat ordu, non, zelan...)
-  Diseinua egin eta gero kontatu nola egin dugun. Zehazki zer ikusi dugu? Eta ikusi dugunetik, ze ondorio atera ditzakegu?


Gu, Ane Erice, Maitane Galdona eta Garaipen Gonzalez-ek sortzen dugun talde bat gara. Gure praktikaldian ikerketa bat egin behar dugu eta hori burutzeko honako hiru zentroak aukeratu ditugu:
 Ane Erice  - Andra Mari eskola
 Maitane Galdona Legarda eskola
 Garaipen Gonzalez Arizko Ikastola



Aukeratutako gaia ikasgela barruan goizero egiten den “hasierako errituala izango litzateke. Jakin badakigunez, hasierako erritual hau, irakaslearen arabera, nahiko pertsonala izan daiteke, hau da, bakoitzak garrantzi ezberdin bat eman eta eskaini diezaiolako, era berean ezberdin ere jokatuz. Beraz, ezin izango dugu gure behaketaren iraupena (orduak) zehaztu. Horregatik, behaketa hau bi egun ezberdinetan egitea pentsatu dugu, praktiketako lehenengo astean eta amaierakoan.

DISEINUA:

Hasieran jakin beharreko zenbait datu:
-     zenbat urteko gela (adina)
-     Talde heterogeneoa edo homogeneoa
-     Kultura ezberdineko haurrak?
-     Ikasle berezirik?
-     eredu linguistikoa
-     Irakaslearen formakuntza hizkuntzari dagokionez
-     haurren ama hizkuntza
-     Euskara maila
-     Gelaren distribuzioa nolakoa den ahozkotasuna lantzeko

1. Irakaslearen hitz egiteko era:
-     Abiadura
-     Esaldien egitura( sinpleak edo konplexuak)
-     Tonua, bolumena eta intonazioa (baxua, altua…)
-     Haurren txandak errespetatzen dira?
-     Eredu linguistiko onak eskaintzen ditu?
-     Gogoeta eta elkarrizketarako bideak zabaltzen ditu?
-     Errepikapen ugari egiten ditu?
-     Segurtasun afektiboa eskaintzen du?
-     Haurraren hartzea sustatzen du?
-     Haurraren parte hartzea kudeatzen du?
-     Jokabide arauak guztion artean arautzen dira edo berak finkatzen ditu?
-     Jokabide arau horiek behin eta berriz errepikatzen ditu?
-     Galdera asko planteatzen ditu?

2. Irakaslearen gorputz jarrera:
-     Ahozkotasunaz gain keinuak ere erabiltzen ditu?
-     Tonu lasaia edo urduria?
-     Afektuzko jarrera erakusten du? (laztanak, besarkadak, ukipena…)
-     Konfiantza eta segurtasuna transmititzen du?
-     Haurrei beraien beharrezko espazioa eskaintzen die?
-     Zuzenketak ematen dira? Ematekotan zein norabidetakoak? (irakasle-ikasle, ikasle-ikasle…)
-     Zein jarrera mota du irakasleak haurren aurrean? (beraien altueran jarri…)
-     Haurren jarrera desegoki baten aurrean nola jokatzen du?

3.Taldearen eta espazioaren antolaketa:
-     Espazioa egokia da hasierako errituala burutzeko?
-     Nola daude haurrak kokatuta ahozkotasun egoki bat sustatzeko? (semizirkuluan, lerroan, multzoka…)
-     Taldearen antolaketa irakasleak zuzendutakoa da? Zer irizpideen arabera? Nola eragiten du horrek ahozkotasunean

4. Edukiak nola landu?
-     Zein ahozkotasun genero edo molde desberdin lantzen dira? (ipuin, abesti…)
-     Hizkuntza formala edo informala
-     Zer baliabide erabiltzen ditu irakasleak komunikatzeko? (ahozkoa soilik, keinuen laguntza…)
-     Iraskasleak elkarrizketak aldez aurretik prestatuak dira edo haurren interesen arabera moldatzen ditu?
-     Hasierako elkarrizketa irakasleak gidatua edo haurrek gidatua?
-     Testuinguru  egokia eskaintzen du ahozkotasuna bultzatzeko? (haurrak eroso sentitzen dira parte hartzeko? Guztiek parte hartzea lortzen du?)
-     Iraskasleak haurraren ahozkotasun prozesua errespetatzen du edo berak gidatu nahi du?

lunes, 8 de octubre de 2012

Testu genero bat ikuspegi komunikatibotik landu





Klasean errezeta bat burutzeko hainbat pausu eman behar dira. Guk prozesu horren lehenengo zatia aukeratu dugu, hau da, zein errezeta burutu? Horretarako ikasle bakoitzak euren argudioak azaldu beharko ditu, modu honetan argudio-testua landuz.
-         - Klaseko haur guztien aurrean proposamen bat aurkeztuko dugu; gustuko duten plater baten errezeta sortzea hain zuzen.
    -  Horretarako denon artean plater bat adostuko dugu (1º platera, 2º platera edo postrea).
-         Behin hori adostuta ( adostasunik ez badago zozketa bat egingo da hiru izenak paper batean idatziz eta haur batek horietako bat hartuz), zein janari prestatuko dugun aukeratu beharko dugu, horretarako aurretik irakasleak zenbait platearen errezetak prestatuta euki beharko ditu eta haurrei plater horien baten bat aukeratzeko eskatu.
-         Normala denez, haur bakoitzak gauza bat esango du, beraz, nola lortuko dugun danon artean adostasun batera heltzea?
-         Bakoitzak nahi duen platera esan eta zergatik hori aukeratu behar dugun argudiatu beharko du klasekideen aurrean. Bitartean irakasleak proposamenak arbelan apuntatzen joango da.
-         Behin ikasleak euren proposamenak azalduta botazio bat egingo da eta boto gehien lortzen dituen errezetak aurrera egingo du.