1) Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?
Bai, garrantzia ematen dio. Nahiz eta komunikazio mota ezberdinei buruz hainbat aipamen egin ahozko hizkuntzari bloke oso bat eskaini egiten dio.
2) Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?
Bai,esan genezake ikuspegi komunikatiboa erabiltzen dela. Azken finean hizkuntza bera tresna bezala erabiltzea proposatzen du. Hona hemen adibide batzuk:
- “Komunikazio-trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz entzutea…)”.
- “Norberaren eta besteen komunikazio-asmoetara gero eta gehiago egokitzea.”
- “Hizkuntzaz kanpoko zeinuak ezagutzea eta, pixkana ka, haiek erabiltzea (intonazioa, keinuak, aurpegi-adie razpena), komunikazioaren esanahia sendotzeko.”
3) Egokia iruditzen al zaizu erabiltzen duen ikuspegia?
Bai, baina hala ere zenbait hutsune sumatu ditugu. Hala nola, ahozko hizkuntza sustatzeko zenbait estrategia proposatzea edo ahalbidetzea eta ahozko komunikazioa egoki bat lantzeko egoera aproposen bat zehaztea adibidez.
Klasekideen ekarpenak:
Proposatzen den hiztegia aproposa da, edozeinek ulertzeko modukoa.
Irakasleak prestatuta daude bertan agertzen dena aurrera eramateko? Metodologiaren edo irakaslearen arazoa da?
Irakasleek hori praktikara eramateko denbora nahiko dugu? Ondo prestatuak gaude?
Argibide onak ematen ditu baia “papel bat” izaten jarraitzen du.
Hain ondo eginda badago, zegaitik ez da betetzen? Bertan planteatzen denaren eta errealitatean egiten denaren artean zegaitik dago hainbesteko aldea? Beharbada bakoitzak dokumentu hori interpretatzeko era desberdina dugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario