domingo, 14 de octubre de 2012

Taldeko diseinua


IKERKETA LANAREN DISEINUA

-  Zer ikertuko dugu?
-  Nola egingo dugu ikerketa? (zenbat ordu, non, zelan...)
-  Diseinua egin eta gero kontatu nola egin dugun. Zehazki zer ikusi dugu? Eta ikusi dugunetik, ze ondorio atera ditzakegu?


Gu, Ane Erice, Maitane Galdona eta Garaipen Gonzalez-ek sortzen dugun talde bat gara. Gure praktikaldian ikerketa bat egin behar dugu eta hori burutzeko honako hiru zentroak aukeratu ditugu:
 Ane Erice  - Andra Mari eskola
 Maitane Galdona Legarda eskola
 Garaipen Gonzalez Arizko Ikastola



Aukeratutako gaia ikasgela barruan goizero egiten den “hasierako errituala izango litzateke. Jakin badakigunez, hasierako erritual hau, irakaslearen arabera, nahiko pertsonala izan daiteke, hau da, bakoitzak garrantzi ezberdin bat eman eta eskaini diezaiolako, era berean ezberdin ere jokatuz. Beraz, ezin izango dugu gure behaketaren iraupena (orduak) zehaztu. Horregatik, behaketa hau bi egun ezberdinetan egitea pentsatu dugu, praktiketako lehenengo astean eta amaierakoan.

DISEINUA:

Hasieran jakin beharreko zenbait datu:
-     zenbat urteko gela (adina)
-     Talde heterogeneoa edo homogeneoa
-     Kultura ezberdineko haurrak?
-     Ikasle berezirik?
-     eredu linguistikoa
-     Irakaslearen formakuntza hizkuntzari dagokionez
-     haurren ama hizkuntza
-     Euskara maila
-     Gelaren distribuzioa nolakoa den ahozkotasuna lantzeko

1. Irakaslearen hitz egiteko era:
-     Abiadura
-     Esaldien egitura( sinpleak edo konplexuak)
-     Tonua, bolumena eta intonazioa (baxua, altua…)
-     Haurren txandak errespetatzen dira?
-     Eredu linguistiko onak eskaintzen ditu?
-     Gogoeta eta elkarrizketarako bideak zabaltzen ditu?
-     Errepikapen ugari egiten ditu?
-     Segurtasun afektiboa eskaintzen du?
-     Haurraren hartzea sustatzen du?
-     Haurraren parte hartzea kudeatzen du?
-     Jokabide arauak guztion artean arautzen dira edo berak finkatzen ditu?
-     Jokabide arau horiek behin eta berriz errepikatzen ditu?
-     Galdera asko planteatzen ditu?

2. Irakaslearen gorputz jarrera:
-     Ahozkotasunaz gain keinuak ere erabiltzen ditu?
-     Tonu lasaia edo urduria?
-     Afektuzko jarrera erakusten du? (laztanak, besarkadak, ukipena…)
-     Konfiantza eta segurtasuna transmititzen du?
-     Haurrei beraien beharrezko espazioa eskaintzen die?
-     Zuzenketak ematen dira? Ematekotan zein norabidetakoak? (irakasle-ikasle, ikasle-ikasle…)
-     Zein jarrera mota du irakasleak haurren aurrean? (beraien altueran jarri…)
-     Haurren jarrera desegoki baten aurrean nola jokatzen du?

3.Taldearen eta espazioaren antolaketa:
-     Espazioa egokia da hasierako errituala burutzeko?
-     Nola daude haurrak kokatuta ahozkotasun egoki bat sustatzeko? (semizirkuluan, lerroan, multzoka…)
-     Taldearen antolaketa irakasleak zuzendutakoa da? Zer irizpideen arabera? Nola eragiten du horrek ahozkotasunean

4. Edukiak nola landu?
-     Zein ahozkotasun genero edo molde desberdin lantzen dira? (ipuin, abesti…)
-     Hizkuntza formala edo informala
-     Zer baliabide erabiltzen ditu irakasleak komunikatzeko? (ahozkoa soilik, keinuen laguntza…)
-     Iraskasleak elkarrizketak aldez aurretik prestatuak dira edo haurren interesen arabera moldatzen ditu?
-     Hasierako elkarrizketa irakasleak gidatua edo haurrek gidatua?
-     Testuinguru  egokia eskaintzen du ahozkotasuna bultzatzeko? (haurrak eroso sentitzen dira parte hartzeko? Guztiek parte hartzea lortzen du?)
-     Iraskasleak haurraren ahozkotasun prozesua errespetatzen du edo berak gidatu nahi du?

No hay comentarios:

Publicar un comentario