A., Gassó, Propuestas
didácticas. Pepito, el topito.4 años/ 1.trimestre , 47. orri, 2010, Edit.
Casals, Bartzelona.- Zertan datza ariketa?
Aukeratu dugun proposamen honetan haurrekin ilarak egiterako
orduan sortzen diren gatazkak bideratzeko zenbait argibide ematen dira.
Horretarako haurrek iladak egiterakoan sortzen diren gatazkak antzeztu beharko
dituzte bakoitzak rol bat hartuz (aurreratu egiten dena, jo egiten duena,
kolpea jasotzen duena,etab.). Ondoren irakasleak zenbait galdera planteatuko
ditu, hala nola, “garrantzitsua ahal da iladan lehenengoa izatea?”,
“zergatik?”, “gustatzen ahal zaigu beste baten bultzakada jasotzea?”, “
aurreratzen garenean beste klasekideak kontuan hartzen ditugu?”, etab. Galdera
hauen bidez ikasleek gaiaren inguruan pentsaraztea bilatzen da, arazoari
konponbide demokratiko bat aurkitzeko.
- Ariketan ahozkotasuna zelan lantzen da ?
Ariketan argi eta garbi
ahozkotasuna landu egiten da. Haurrari bere sentimenduak, iritzia,
esperientziak, ideiak,etab. hitzen bidez helarazteko lekua ematen zaio. Modu
berean, ahozkotasuna hainbat norabideetan landu egiten dela ikus daiteke
(ikasle-ikasle, irakasle-ikasle, ikasle-irakasle). Azken finean, irakasleak
zenbait galdera planteatzen ditu haurraren sentimenduak ateratzeko eta dituzten
ideiak eraldatu ahal izateko. Guzti honekin, haurraren komunikazio gaitasuna
landu egiten da, etengabe ahozkotasunari garantiza emanez.- Gure ekarpenak:
Oso ariketa egokia iruditu zaigu
haurrekin lantzeko. Batez ere rol-play-aren bidez balore asko landu egiten
direlako (enpatia, laguntasuna, errespetua, konpromesua…). Hala ere, jarduera
hau burutzeko irakasleak hainbat gauza argi izan behar dituela uste dugu:
- Haurraren iritzia errespetatu beti ere euren argudioak esatera bultzatuz.
- Egoera kontrolatzeko baliabideak eukitea eta hasi baino lehen zenbait argibide ematea ( jolas bat dela gogoratu, kideak errespetatu behar ditugu, ez gara haserretu behar…).
- Emozioak azaltzea ikasleei dagokie, beraz, irakasleak ez luke esan behar ikasle batek zelan sentitu daitekeen.
- Garrantzitsua iruditzen zaigu, behin jarduera amaituta horrelako egoera bat berriz ere planteatzen denean, jarduera honetan agertutakoa haurrei birgogoratzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario