lunes, 1 de octubre de 2012

Interbentzioa eta ikaslearen profila



ANIMALIEN HOTSAK

Irak: Zein da zuen animalirik gustokoena?
Ikas: Txakurra, katua, isurdea….
Irak: Eta non bizi dira?
Ikas: Basoan, etxean….
Irak: Eta ezagutzen dituzue baserrian bizi diren animaliak?
Ikas: bai! Astoa….
Irak: eta zeintzuk gehiago?
Ikas: txakurra…
Irak: eta badakizue zein soinu egiten duten bakoitzak? Txakurrak adibidez, nola egiten du?
Ikas: Guau guauuu
Irak: eta astoak?
Ikas: ja-ja-ja
Irak: eta oilarrak?
Ikas: kikiriki!
Irak: eta katuak?
Ikas: miauuuu, miauuuu!
Irak: Oso ondo lagunak! Orduan orain, soinu guzti horiekin abesti bat kantatuko dugu..prest zaudete?
Ikas: baiiii!
Irak: “ Astoak ja-ja-ja, txakurrak guau-guau, oilarrak kikiriki, katuak miau miau…(bis)..Eta kanta tanta kanta kantari, eta dantza dantza dantza dantzari, eta eman eman bai danborrari eta eman eman bai txindatari!”

IKASLEAREN PROFILA
 
Guk aukeratutako haurrak Oihane du izena, eta hasi berria da eskola honetan. Gure neskatila Bartzelonatik dator, beraz, bertako hizkuntza ez du menperatzen. Hau horrela izanda Oihanek gaztelera erabiltzen du komunikatu ahal izateko nahiz eta noizbait hitzen bat euskaraz esan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario