IKERKETA LANAREN DISEINUA
- Zer ikertuko
dugu?
- Nola egingo dugu
ikerketa? (zenbat ordu, non, zelan...)
- Diseinua egin eta
gero kontatu nola egin dugun. Zehazki zer ikusi dugu? Eta ikusi dugunetik, ze
ondorio atera ditzakegu?
Gu, Ane Erice,
Maitane Galdona eta Garaipen Gonzalez-ek sortzen dugun talde bat gara. Gure
praktikaldian ikerketa bat egin behar dugu eta hori burutzeko honako hiru
zentroak aukeratu ditugu:
Ane Erice
- Andra Mari eskola
Maitane Galdona – Legarda
eskola
Garaipen Gonzalez – Arizko Ikastola
Aukeratutako gaia
ikasgela barruan goizero egiten den “hasierako errituala” izango litzateke. Jakin badakigunez, hasierako erritual
hau, irakaslearen arabera, nahiko pertsonala izan daiteke, hau da, bakoitzak
garrantzi ezberdin bat eman eta eskaini diezaiolako, era berean ezberdin ere
jokatuz. Beraz, ezin izango dugu gure behaketaren iraupena (orduak) zehaztu.
Horregatik, behaketa hau bi egun ezberdinetan egitea pentsatu dugu, praktiketako
lehenengo astean eta amaierakoan.
DISEINUA:
Hasieran jakin
beharreko zenbait datu:
- zenbat urteko gela
(adina)
- Talde heterogeneoa
edo homogeneoa
- Kultura ezberdineko
haurrak?
- Ikasle berezirik?
- eredu linguistikoa
- Irakaslearen
formakuntza hizkuntzari dagokionez
- haurren ama hizkuntza
- Euskara maila
- Gelaren distribuzioa
nolakoa den ahozkotasuna lantzeko
1. Irakaslearen hitz
egiteko era:
- Abiadura
- Esaldien egitura(
sinpleak edo konplexuak)
- Tonua, bolumena eta
intonazioa (baxua, altua…)
- Haurren txandak
errespetatzen dira?
- Eredu linguistiko
onak eskaintzen ditu?
- Gogoeta eta
elkarrizketarako bideak zabaltzen ditu?
- Errepikapen ugari
egiten ditu?
- Segurtasun afektiboa
eskaintzen du?
- Haurraren hartzea
sustatzen du?
- Haurraren parte
hartzea kudeatzen du?
- Jokabide arauak
guztion artean arautzen dira edo berak finkatzen ditu?
- Jokabide arau horiek
behin eta berriz errepikatzen ditu?
- Galdera asko
planteatzen ditu?
2. Irakaslearen
gorputz jarrera:
- Ahozkotasunaz gain
keinuak ere erabiltzen ditu?
- Tonu lasaia edo urduria?
- Afektuzko jarrera
erakusten du? (laztanak, besarkadak, ukipena…)
- Konfiantza eta
segurtasuna transmititzen du?
- Haurrei beraien
beharrezko espazioa eskaintzen die?
- Zuzenketak ematen
dira? Ematekotan zein norabidetakoak? (irakasle-ikasle, ikasle-ikasle…)
- Zein jarrera mota du
irakasleak haurren aurrean? (beraien altueran jarri…)
- Haurren jarrera
desegoki baten aurrean nola jokatzen du?
3.Taldearen eta
espazioaren antolaketa:
- Espazioa egokia da
hasierako errituala burutzeko?
- Nola daude haurrak
kokatuta ahozkotasun egoki bat sustatzeko? (semizirkuluan, lerroan, multzoka…)
- Taldearen antolaketa
irakasleak zuzendutakoa da? Zer irizpideen arabera? Nola eragiten du horrek
ahozkotasunean
4. Edukiak nola
landu?
- Zein ahozkotasun
genero edo molde desberdin lantzen dira? (ipuin, abesti…)
- Hizkuntza formala
edo informala
- Zer baliabide
erabiltzen ditu irakasleak komunikatzeko? (ahozkoa soilik, keinuen laguntza…)
- Iraskasleak
elkarrizketak aldez aurretik prestatuak dira edo haurren interesen arabera
moldatzen ditu?
- Hasierako
elkarrizketa irakasleak gidatua edo haurrek gidatua?
- Testuinguru egokia eskaintzen du ahozkotasuna
bultzatzeko? (haurrak eroso sentitzen dira parte hartzeko? Guztiek parte
hartzea lortzen du?)
- Iraskasleak
haurraren ahozkotasun prozesua errespetatzen du edo berak gidatu nahi du?